Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatiba.
Ez gara baina Telekomunikazio Operadore hutsa. Izarkom, euskal jendarteak, geure burua antolatuz, Herri gisa beharrezkoak ditugun telekomunikazio azpiegitura, zerbitzu eta baliabideak eskuratzea helburu duen ekimena gara. Gizarte-Ekonomia Eraldatzailearen bitartez, Euskal Herriaren Telekomunikazio Burujabetzaren bidean urratsak ematen joateko sortua.
Interneterako konexioa gizarte eskubidetzat hartuz, sare libre, ireki eta neutralen bidez kalita
Izarkomek 3 modutara eskaintzen du internet konexioa. Zuntz Optiko bidezko zerbitzua hobesten dugu, hau baita kalitate eta abiadura egokienak eskaintzen dituena. hala ere, zuntza iristen ez den guneetara Irrati Lotura bidez ere eskaini dezakegu internet konexioa, eta Irrati Lotura ere ezinezkoa zaigun guneetan, 4G router bidez bermatzen dugu konexioa.
Ikusi gehiago
Euskal Herrian euskaraz jarduten duten tokiko telebista, Estatu espainiarreko Lurreko Telebista Digitaleko kate guztiak eta beste zenbait kate tematiko eskaintzen dituen internet bidezko telebista. BEGIZTA bidez, munduko edozein txokotatik euskarazko tokiko telebista kateak atzitzeko modu eroso eta bateratua eskaintzen dugu. Perseo plataforma bidez ikusi daiteke BEGIZTA.
Ikusi gehiago
Telefonia finkoa VoIP teknologia baliatuz eskaintzen dugu (Internet bidez), hortaz, Internet konexioa beharrezkoa da telefono finko zerbitzua jasotzeko. Gurekin zuntz bidezko Internet zerbitzua baduzu, ez duzu telefono finko zerbitzu hau kontratatu beharrik, Internetarekin batera jarriko zaizu telefono finkoa. Erakundeentzako zentralitak jartzeko aukera dugu ere.
Ikusi gehiago
Linea mugikor eta datu paketeak (interneta), oinarrizkoetatik mugagabeetara. Aukera anitzak eta salneurri eskuragarriak. Hilabetean behin tarifak aldatzeko aukera, permanentziarik gabe.
Ikusi gehiago