Berriak

Azokaren aurkezpena

Rueda de prensa de presentación de la Feria

Nerea melgosa eta Carlos Askunze

Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka honen asmoa da euskal herritarrei Euskadiko Ekonomia Solidarioaren errealitatea hurbiltzea. Mugimendu horrek abian jarritako adierazpen berrienetako bat, eta agerikotasun eta indar handiena dutenetakoa, Merkatu Soziala da, ekoizpen, banaketa, finantzazio eta kontsumo sare bat, neurri batean azoka edo merkatu formatua duten ekimenetan gauzatzen dena.

Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia bat... eta haien beharrei erantzun kolektiboa ematen dien “merkatu sozial” bat. Horregatik aurtengo leloa “Ekonomia pertsonen zerbitzura – Otra economía para una vida mejor” da.

Azoka honen helburua da euskal Ekonomia Solidarioa indartzea eta ageriko bihurtzea; hazten ari den errealitate sozioekonomiko bat da, bere praktiken bidez erantzun errealak ematen dizkiona hainbat sektoretan, hala nola, ekoizpenekoan, zerbitzuenean, kontsumoan zein finantzarioan, gaur egun dagoen krisiari, beren bideragarritasuna errentagarritasun integral batean (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) oinarritzen duten enpresa-eredu eta proiektu sozialen bidez.

Azoka honen sustatzailea Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sarea – REAS Euskadi da. Laguntzaileak: Gasteizko Udala, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Azokaren lehenengo jarduera bihar izango da, ekainak 20, asteazkena, 18.30etan Aldabe udal zentroan. Bertan, FoodCoop dokumentala proiektatuko dugu, elikadura kooperatiboaren nazioarteko erreferentea den supermerkatu kooperatibo baten historia azaltzen duena. Gainera, dokumentalaren zuzendaria gure artean izango dugu, Tom Boothe, proiektu honen errealitatea zuzenean kontatuko digularik.

Ekainaren 23an, larunbata, Landatxo polikiroldegiak bere ateak zabalduko ditu goizeko 11etan. Ekonomia solidarioaren jarduera-sektore ezberdinetako produktu eta zerbitzuak saltzen dituzten saltzaileen 40 standak bisitatu ahalko dira. Honez gain, aldibereko jarduerak antolatu ditugu, hala nola, kale-antzerkia, kale-animazioa, tailerrak, hitzaldiak, txikigunea edo tribial feminista.

 

2018ko ekainaren 19