Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ospatu dugu Gasteizen ekainaren 23an. 40 entitate Landatxo kiroldegian elkartu dira zazpi jarduera-sektoreko produktuak eta zerbitzuak erakusteko: finantza etiko...
2018ko ekainaren 28
Ekonomia Solidarioaren Azoka Arabara itzuliko da, VI. edizioan. Azoka Landatxon ospatuko da ekainaren 23an.
Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik lema hau erabaki dugu: "Ekonomia pertsonen zerbitzura - Otra economía para un mundo mejor".
Azoka hau REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), sustatzen dute, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.
Ekonomia Solidarioaren VI. Azokaren laburpena: