Badakizu zure hornitzaile asko ekonomia solidariokoak izan daitezkeela?
Zure bulegoko garbiketa-zerbitzua, argia kontratazioa edo kobratu eta ordaintzeko erabiltzen duzun finantza-zerbitzuak erakunde solidarioetatik etor daitezke, baita hurrengo publizitate-kanpainako komunikazio agentzia edota ekitaldiko cateringa ere.
Garestiagoa edota kalitate txarragokoa da? Zure kabuz deskubritzera gonbidatzen zaitugu, baina aurreratzen dizugu alternatiba solidarioek, pertsonak beren jardueraren erdigunean jartzeaz gain, jarduera profesionalaren xehetasun guztiak zaintzen dituztela, errentagarritasuna funtsezko pieza izaten jarraitzen baitu jarduera garatzeko.
Erakunde gisa, hainbat aukera dituzu erosteko edo kontratatzeko. Sektore bakoitzeko gizarte-merkatuko erakundeak, produktuak eta zerbitzuak ikertzera gonbidatzen zaitugu:
Gainera, ezagutu oraintxe bertan Euskadiko merkatu sozialean martxan dauden eskaintza guztiak. Adi, aldatzen doaz eta!