Merkatu Soziala, produktu eta zerbitzuen ekoizpen, finantzaketa, merkaturatze eta kontsumo sarea bat da. Irizpide etikoak, demokratikoak, feministak, ekologikoak zein solidarioak erabiltzen ditu. Ekonomia sozialaren eta solidarioaren enpresek eta erakundeek osatzen dute, kontsumitzaile indibidual eta kolektiboekin batera.
Gaur egun, Euskadiko merkatu sozialean 85 ekimen baino gehiago daude martxan, 17 sektoretakoak. Energia berriztagarria, finantza etikoak, elikadura agroekologikoa, bidezko merkataritza, aholkularitza, ostalaritza eta prestakuntza aurkitu daitezke bertan, besteak beste. Ezagutu eskaintza guztia ERAKUSLEIHO BIRTUALEAN.
Euskadiko Merkatu Soziala, pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dauden praktika ekonomiko alternatiboak sustatzeko helburuarekin, REAS Euskadik sustatutako ekimen bat da. Ekonomia solidarioko entitate eta enpresak, ekonomikoki esanguratsuak izateko, elkarlanean aritzen diren merkatua da. Ekoizle txikiek, beren ekoizpenaren salmenta eta banaketa kontrolatzen duten merkatua. Bakarka daukaten indarra biderkatzeko helburuarekin, kontsumitzaile arduratsuek aktiboki parte hartzen duten merkatua. Irabazi asmorik ez duen merkatua, ekonomia eta mundu bidezkoago eta jasangarriagoa eratzen laguntzen duelarik.