Deskribapena
Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatiba. Ez gara baina Telekomunikazio Operadore hutsa. Izarkom, euskal jendarteak, geure burua antolatuz, Herri gisa beharrezkoak ditugun telekomunikazio azpiegitura, zerbitzu eta baliabideak eskuratzea helburu duen ekimena gara. Gizarte-Ekonomia Eraldatzailearen bitartez, Euskal Herriaren Telekomunikazio Burujabetzaren bidean urratsak ematen joateko sortua. Interneterako konexioa gizarte eskubidetzat hartuz, sare libre, ireki eta neutralen bidez kalitatezko konexioa eta telefonia zerbitzuak denontzat eskuragarriak izan daitezken prezioetan eskaintzea dugu helburu.
Telebista plataforma
Izarkom
Telebista plataforma
Euskal Herrian euskaraz jarduten duten tokiko telebista, Estatu espainiarreko Lurreko Telebista Digitaleko kate guztiak eta beste zenbait kate tematiko eskaintzen dituen internet bidezko telebista. BEGIZTA bidez, munduko edozein txokotatik euskarazko tokiko telebista kateak atzitzeko modu eroso eta bateratua eskaintzen dugu. Perseo plataforma bidez ikusi daiteke BEGIZTA.
Linea mugikorrak
Izarkom
Linea mugikorrak
Linea mugikor eta datu paketeak (interneta), oinarrizkoetatik mugagabeetara. Aukera anitzak eta salneurri eskuragarriak. Hilabetean behin tarifak aldatzeko aukera, permanentziarik gabe.
Zerbitzu bereziak
Izarkom
Zerbitzu bereziak
Era berean, ekitaldientzako streamingak, cash les-ak, udal-operadoreak eta abarrerako behar den azpiegitura ere aurkituko dugu.
Telefonoa (finkoa)
Izarkom
Telefonoa (finkoa)
Telefonia finkoa VoIP teknologia baliatuz eskaintzen dugu (Internet bidez), hortaz, Internet konexioa beharrezkoa da telefono finko zerbitzua jasotzeko. Gurekin zuntz bidezko Internet zerbitzua baduzu, ez duzu telefono finko zerbitzu hau kontratatu beharrik, Internetarekin batera jarriko zaizu telefono finkoa. Erakundeentzako zentralitak jartzeko aukera dugu ere.
Internet konexioa
Izarkom
Internet konexioa
Izarkomek 3 modutara eskaintzen du internet konexioa. Zuntz Optiko bidezko zerbitzua hobesten dugu, hau baita kalitate eta abiadura egokienak eskaintzen dituena. hala ere, zuntza iristen ez den guneetara Irrati Lotura bidez ere eskaini dezakegu internet konexioa, eta Irrati Lotura ere ezinezkoa zaigun guneetan, 4G router wifi bidez bermatzen dugu konexioa.
Gainera, ezagutu oraintxe bertan Euskadiko merkatu sozialean martxan dauden eskaintza guztiak. Adi, aldatzen doaz eta!





