Erakuslehio birtuala Partikularrak sektorean

Deskribapena

Hiritik At diziplina anitzeko kooperatiba da, tokiko garapena eta gizarte eraldaketa sustatzeko espazioak, prozesuak eta estrategiak diseinatzen dituena. Arkitektoak, hirigileak, ingeniariak eta antropologoak osatzen dute taldea, eta haien lan arloak honako hauek dira: arkitektura, hirigintza, lurraldearen antolaketa, elikadura burujabetza, etxebizitza, energia eta gobernantza.

Gainera, ezagutu oraintxe bertan Euskadiko merkatu sozialean martxan dauden eskaintza guztiak. Adi, aldatzen doaz eta!