
Deskribapena
Eskudero inpaktu sozialeko ekimena da, pertsonei kanpoko eragileekiko telefono-komunikazioa kudeatzen laguntzen diena, konfiantzazko bitartekari baten bidez, idazkari moduan jardunez. Dei garrantzitsuak soilik iragazi eta artatzen ditu, eguneroko izapideetan lagunduz eta dei oldarkor edo iruzurretatik babesa eskainiz.
Erakuslehio birtuala Partikularrak sektorean‘ />
Eskudero Trámites
Eskudero
Eskudero Trámites
Jasotzen dituzun deiak kudeatzeko laguntza jaso nahi baduzu, hau da behar duzun zerbitzua. Telefono zenbaki ezezagunetatik iristen zaizkizun dei guztien bitartekaritza hauta dezakezu, zuk zehazten dituzun zenbaki ezagunetatik datozen deiak bakarrik, edo bien konbinazio bat.
Eskudero Stop Amenazas
Eskudero
Eskudero Stop Amenazas
Telefono bidezko mehatxu anonimoak jasotzen badituzu (telefono ezezagunetatik), edo ezagutzen dituzun telefono zenbakietatik badatoz eta zuregana iristea eragotzi nahi baduzu, sortzen dizuten estresa saihestu nahi baduzu, edo mehatxu horien frogak utzi nahi badituzu, hau da behar duzun zerbitzua.
Gainera, ezagutu oraintxe bertan Euskadiko merkatu sozialean martxan dauden eskaintza guztiak. Adi, aldatzen doaz eta!





