Deskribapena
Ania Sáenz de Buruaga ilustratzailea eta komunikazio eta marketin sozialeko profesionala da. Kartelgintza, maketazioa, kanpaina bisualak, logotipoak eta muralak lantzen ditu, bereziki erakunde publikoekin, hirugarren sektorearekin eta gizarte-mugimenduekin. Bere lanak feminismoa, aniztasuna eta justizia soziala ditu ardatz.
Gainera, ezagutu oraintxe bertan Euskadiko merkatu sozialean martxan dauden eskaintza guztiak. Adi, aldatzen doaz eta!





