Erakuslehio birtuala Partikularrak sektorean

Deskribapena

SOS Arrazakeria Gipuzkoa arrazakeriaren aurkako elkartea da, eskubide- eta tratu-berdintasunaren alde lan egiten duena, arrazakeriari, xenofobiari eta jatorri edo kulturagatiko diskriminazioari aurre eginez. Aholkularitza, salaketa, hezkuntza antirrazista, mentoretza soziala, komunitate-partaidetza, sentsibilizazioa eta ikerketa lantzen ditu.

Formakuntza

Formakuntza

SOS Arrazakeria Gipuzkoa

Formakuntza

Formakuntza

Eskola-eremura zuzendutako prestakuntza-katalogo zabala dugu, eta atzerritartasunari eta diskriminazioari buruzko prestakuntza eskaintzen diegu hainbat publikori. Baina, era berean, erakundearen ekintza-esparruekin eta printzipioekin lotutako hainbat arlotako prestakuntzak diseinatzen eta antolatzen ditugu.

Esku-hartze soziala

Esku-hartze soziala

SOS Arrazakeria Gipuzkoa

Esku-hartze soziala

Esku-hartze soziala

Era askotako esku-hartze komunitarioak egiten ditugu, bertoko pertsonen, migratzaileen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea bultzatzen duten praktikak sustatzeko. Nagusiki, arlo hauetan esku hartzen dugu: • Pertsona migratzaileei laguntza ematea legeak eta administrazio-praktikek biltzen dituzten prozedura administratibo eta judizialetan. • Mobilizazioak eta aldarrikapen ekintzak. • Erakundeei era guztietako neurri baliagarriak proposatzea, etorkinek beren eskubideak eta eginbeharrak gainerako herritarrekiko berdintasunez erabili ahal izateko dituzten oztopoak kentzeko. • Iritzi publikoa sentsibilizatzeko ekintzak. • Hitzaldiak, mintegiak eta topaketak antolatzea. • Asoziazionismoa sustatzeko jarduerak, arreta berezia jarriz pertsona migratzaileen parte-hartzeari eta sustapenari. • Gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak. • Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduerak • Bakearen aldeko hezkuntza-jarduerak. • Azterketa- eta dokumentazio-jarduerak, eta materialak prestatzea. • Ikerketa soziala. • Gazteentzako berariazko jarduerak. • Boluntariotza sustatzeko jarduerak.

Aholkularitza eta zerbitzu juridikoak

Aholkularitza eta zerbitzu juridikoak

SOS Arrazakeria Gipuzkoa

Aholkularitza eta zerbitzu juridikoak

Aholkularitza eta zerbitzu juridikoak

Aholkularitza atzerritartasun legea eta diskriminazioaren inguruan eta aholkularitza laborala etxeko lanaren sektorean

Gainera, ezagutu oraintxe bertan Euskadiko merkatu sozialean martxan dauden eskaintza guztiak. Adi, aldatzen doaz eta!