ITURRITEK: Bainuontzia dutxaz aldatzea. % 5eko deskontua.
Iturritek
ITURRITEK: Bainuontzia dutxaz aldatzea. % 5eko deskontua.
% 5eko deskontua azokan eskatutako aurrekontuetarako.
LH ikastetxeetzako lankidetza proposamena
Economistas Sin Fronteras - Mugarik Gabeko Ekonomilariak
LH ikastetxeetzako lankidetza proposamena
LH-ko ikastetxe batean irakasle baldin bazara Irakurri gure lankidetza proposamena eta jar zaitez MgEkin harremanetan, elkarlanean aritzeko modurik aproposena aurki dezagun.
OPARI-POLTSA EKOLOGIKOA ETA BIDEZKO MERKATARITZA
Kidenda Bidezko Merkataritza
OPARI-POLTSA EKOLOGIKOA ETA BIDEZKO MERKATARITZA
Eskatu leiho-poltsa pertsonalizatua zure enpresa-xehetasunetarako, opari pertsonalizatuetarako edo ikuskizun berezietarako. Elikadura, eskulangintza, kosmetika eta ekonomia solidarioko produktuak aukeran, 25 euro bitarte.
https://kidenda.org/es-productos-tienda#!/Regalos/c/15049006
Kidenda Bidezko merkataritzako online-denda
Kidenda Bidezko Merkataritza
Kidenda Bidezko merkataritzako online-denda
HARTZEN DUZUN KAFE EDO KAKAO KIKARA BAKOITZA, MAITASUNEZ EGITEN DUZUN OPARI BAKOITZA, AZALA ZAINTZEN DUZUN BAKOITZEAN,… KEINU BAKOITZA DU ZERESANA Horregatik proposatzen dizugu bidezko merkataritzaren parte izatea, elkarrizketan, gardentasunean, errespetuan eta ekitatean oinarritutako beste merkataritza mota bat sustatzen duen gizarte-mugimendu global baten parte. Komunitatearen garapena, haurren lana ezabatzea, kontsumo arduratsua eta planetaren zaintza bultzatzen ditu. Bisitatu gure ONLINE DENDA eta gozatu bidezko merkataritzako produktuen aniztasunaz eta kalitateaz. IZAN ERE, ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, KEINU BAKOITZA GARRANTZITSUA DA.
https://kidenda.org/es-productos-tienda#!/Regalos/c/15049006
Sasoiko barazki-saskia
Goilurra
TIKpacks
Tik Tak film studio
TIKpacks
Ikusentzuneko ekoizle enpresa bat gara. Animazioarekin liluratuta gaude. Bideo animatuak egiten ditugu, Stop Motion eta D2an. Ilustrazioaren mundua ere jorratzen dugu. Promozio bideo original eta dibertigarria egin nahi duzu, zure enpresa edo kanpaina batentzat? Oraingo honetan eskeintza honekin gatoz: zure proiektuak behar duen bezain luzea den bideo bat gehi 5-10 segunduko 3 biedo txiki, zure kanpaina gizarte-saretan zehar zabaltzeko ezin hobeak. Ekonomia sozial eta solidario motako enpresek (ESS-ek) 20%ko deskontua izango dute. Informazio gehiago nahi izatekotan, jar zaitez gurekin kontaktuan. info@tiktakfilmstudio.com
EUREKA: % 5etik % 10era bitarteko deskontuak REAS EUSKADIKO entitateentzat
Eureka Soluciones Adaptadas
EUREKA: % 5etik % 10era bitarteko deskontuak REAS EUSKADIKO entitateentzat
% 5etik % 10era bitarteko deskontuak aplikatuko dira REAS EAEko enpresetan lan egiten duten entitate eta langileei egindako aurrekontuaren gainean.
Ehunezko produktuak eta konplementu pertsonalizatuak
La Tienda Comprometida
Ehunezko produktuak eta konplementu pertsonalizatuak
Etxe Komprometituan badaukagu serbitzu desberdinak eta zerbitzu orien artean eskaintzen ditugu; serigrafía etikoa (lan egiten dugu bereziki algodoizko eta ekologiko alkonderekin), baita ere, fabrikatzen ditugu mota askotako txapak, imprimitzen ditugu pegatinak, handizka saltzen ditugu algodoizko alkondarak. Baita ere saltzen ditugu, metalesko katilual, banbuzko USB edo tresdearen bidez imprimitzen ditugu edozein productuak. Egia esan, gure proposamena, lan egitea da kolektibo komprometituekin eta benetan mundo justu batengatik aposta egiten dutenengatik,. Guztion artean mundo hobe bat lortuko dugulako.
X. ZINE FOROA: BESTE ERREALITATEA «Sorry, We Missed You»
Economistas Sin Fronteras - Mugarik Gabeko Ekonomilariak
X. ZINE FOROA: BESTE ERREALITATEA «Sorry, We Missed You»
Data: abenduak 15, 18:30 Tokia: CineClub FAS (El Carmen aretoa, Indautxu plaza, Bilbo) Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 10a, “Sorry, We miss edYou» filma proiektatuko da abenduaren 15ean, asteartea, CineClub FASean (Karmen Aretoa, Indautxu Plaza, Bilbo). Ken Loach zuzendari britainiarraren azken filma da, Paul Lavertyren gidoiarekin, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Donostiako Zinemaldian Europako Film Onenaren Publikoaren Saria, nazioarte mailan ospe handia izanez. Emanaldia arratsaldeko 18: 30tan hasiko da eta ondoren Jose Ramon Mariño-rekin ATTAC Bizkaia elkarteko kidearekin solasaldia izango dugu, «Duintzeko lanetik gaur egungo Uberrizaziora».
https://ecosfron.org/x-zine-foroa-beste-errealitatea-sorry-we-miss-you/
Betirako
Agintzari
Betirako
Betirako doako zerbitzu psikologiko bat da, maite dituzten kideak galdu dituzten pertsonei lagun egiteko. Maite ditugun pertsona horien heriotzak dakarren minari arreta emateko sortu da, heriotzaren arrazoia edozein izanik ere, koronabirusak eragindako gaitzak eraman zituen biziak izan, zein COVID 19aren garaian gaixotasun, istripu, suizidio eta abarrek eramandakoak izan.
Etxebizitza bermeekin alokatzen du
Etikalia
Etxebizitza bermeekin alokatzen du
Pisu bat hutsik daukazu? Esperientzia txarra izan duzu alokairuren batekin? Etikalian denetaz arduratzen gara ezertaz kezkatu ez zaitezen. Zure etxebizitzarako maizter idealak aurkitzen direnetik kontratua amaitu arte. Alokairuaren prebentziozko kudeaketaren filosofiarekin, saihestu egiten dugu eguneroko gorabeherak arazo bihurtzea. Konpromisorik gabe informatu. Orain Gasteizen ere.
Berrikuntza estrategikoa
ColaBoraBora
Berrikuntza estrategikoa
Berrikuntza soziala, kultur berrikuntza, I + G laborategiak
https://www.colaborabora.org/proyectos/innovacion_estrategica/
BIDEZKO MERKATARITZAKO EUSKAL BELENA
Kidenda Bidezko Merkataritza
BIDEZKO MERKATARITZAKO EUSKAL BELENA
Jaiotza zeramikazko blokean, 7,5x4,5x6 cm-koa. Eskuz egina Perun, Manos Amigas taldearen eskutik. Manos Amigas 1991tik ari da Peruko kultura bidezko merkataritzaren bidez sustatzen, Peruren garapen sozio-ekonomikoari laguntzeko. JAIOTZA GEHIAGO GURE ONLINE DENDAN
https://kidenda.org/es-productos-tienda#!/Regalos/c/15049006
Erlauntza babestu- ESS Crowdfunding-a
Euskadiko Finantza Etikoak Elkartea
Erlauntza babestu- ESS Crowdfunding-a
La Colmena Finantzak Eticas Fundazioak sustatutako proiektua da. Bertan, Ekonomia Sozial eta Solidarioko 20 proiektu lagundu nahi dira, zuen ekarpenaren bidez. Diruarekin lagundu, edo opari-tarjeta bat hartuzazu laguntzeko. Horiek kontsultatzera eta laguntzera animatzen zaituztegu, abenduak 31-ra arte.
ITURRITEK: Berokuntza instalazioa. % 5eko deskontua
Iturritek
ITURRITEK: Berokuntza instalazioa. % 5eko deskontua
% 5eko deskontua berokuntza-instalazioetan, ferian eskatutako aurrekontuetarako
Antolaketa ereduak eta harreman prozesuak
ColaBoraBora
Antolaketa ereduak eta harreman prozesuak
Lankidetza taldeetan, praktika komunitateak eta metodologiak
https://www.colaborabora.org/proyectos/modelos_organizativos/
EGUNSENTIA: ezagutu gaitzazu eta parte hartu
Egunsentia ETXEBIZITZA PARTEKATUA
EGUNSENTIA: ezagutu gaitzazu eta parte hartu
Zure zain gaude, denok gara ongi etorriak http://egunsentiaurora.wixsite.com/egunsentia
Ekintzailetza ibilbidea
Economistas Sin Fronteras - Mugarik Gabeko Ekonomilariak
Ekintzailetza ibilbidea
Aholkularitza-, prestakuntza- eta laguntza-lanak egin eta sareak sortzen ditugu, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonek sustatutako norberaren konturako jarduerak (kolektiboak eta banakakoak) eta/edo ikuspegi soziala duten proiektuak martxan jartzeko. Erakunde, kolektibo edo elkarte bat bazara eta ekintzailetzaren gure ikuspegia eta metodologia interesatzen bazaizkizu, jarri gurekin harremanetan elkarrekin zer egin dezakegun definitzeko:talde-saioak edo informazio-pilulak eman, elkartruke- eta lankidetza-topaketak antolatu, edota bururatzen zaigun beste edozer!
Garbeko, garbiketa zerbitzu profesionalak Bizkaian.
Servicios Sociales Integrados - Grupo SSI
Garbeko, garbiketa zerbitzu profesionalak Bizkaian.
Garbeko, Grupo SSI S. Coop enpresako garbiketa zerbitzuen saila da. Garbiketa sistema berritzaileak erabiltzen ditu, bai eskuzkoak eta baita teknologikoak ere. **Garbitze eta mantentze lanak: lan-espazioetan eta zerbitzu publikoko espazioetan, baita lokaletan edota auzo komunitateetan. ** Zerbitzu profesionalak: lantokientzat, elementu higieniko eta garbiketa elementuen hornikuntzarekin lotuak, baita lorezaintza eta atezaintzarentzat. ** Garbiketa espezializatua: obren amaieran, garbiketa orokorrak, desinfekzio eta fumigazioak eta lurzoruaren tratamenduak. ** COVID-19 garbiketa berezia: lainoztapen eta ozono makina bidezko tratamendu eta desinfekzioa, zerbitzua homologaturiko produktuekin errefortzaturik. Jarri harremanetan Garbeko-rekin eta doako aurrekontua eskatu. www.garbeko.es T.: 944 795 170 | @: garbeko@grupossi.es Aita Lojendio Kalea 1, 1. 48008 Bilbao
Parte hartu boluntariotza-taldean. Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa
Setem Hego Haizea
Parte hartu boluntariotza-taldean. Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa
Gurekin batera lan egin nahi duzu? SETEM Hego Haizea boluntario-elkarte bat da eta zuk ere lagundu ahal diguzu. Parte har dezakezu zure denbora librea eskainiz: kaleko ekintzak edo komunikazio-estrategiak prestatuz, Auzolandegietarako ideiak aurkeztuz... etab.
Factoría de Valores - Formazio eraldatzailea
Setem Hego Haizea
Factoría de Valores - Formazio eraldatzailea
Topaketak, tailerrak eta ikastaroak, hilabetez-hilabete. Ongi etorri Balio Faktoriara; hau duzu SETEM Hego Haizearen proposamena prestakuntza eraldatzailearen arloan. Gure ikuspuntutik, prestakuntza prozesu bat da, banaka edo era kolektiboan, hazteko bidea ematen diguna eta ekintzara, konpromisora, aldaketa eragitera gonbidatzen gaituena. Hala, bada, eraldaketa global bat sustatzen dugu, inplikazio pertsonalaren bidez. Faktoria honen ateak ireki ditugu, bada, eta bertan pertsonak berak gara balioak eraikitzeko lehengaia, balio horiexek kontzientzia kritikoa ekar dezaten bidegabekeria eta krisia nagusi diren errealitate globalaren inguruan. Hainbat arlotan egingo dugu hori, hala nola, arroparen, teknologiaren, kulturaren edo elikagaien produkzioa eta kontsumoa, bidaiak, erotika eta plazerak, etxebizitza, osasuna, genero desberdinkeriak, ekonomia solidarioa, gizarte mugimendu eraldatzaileak…
Unibertsitate lankidetza proposamena
Economistas Sin Fronteras - Mugarik Gabeko Ekonomilariak
Unibertsitate lankidetza proposamena
Unibertsitateko irakaslea bazara irakurri gure lankidetza proposamena eta jar zaitez MgEkin harremanetan, elkarlanean aritzeko modurik aproposena aurki dezagun.
Parte hartu kontsumoko indarkeria matxistak salatzen eta hautabideak proposatzen! #Nos Fabrican
Setem Hego Haizea
Parte hartu kontsumoko indarkeria matxistak salatzen eta hautabideak proposatzen! #Nos Fabrican
SETEM Hego Haizean dihardugunok, kontsumo kapitalistako indarkeria matxistei aurre egitearen eta indarkeriarik gabeko kontsumoko hautabideak eraikitzearen alde agertzen gara. Azken urteotan indarkeria matxisten gainean kontsumoaren sei esparru desberdinetan ikertu dugu: estetika, elikadura eta etxea, mugikortasuna, fikziozko telesailak, mugikorren erabilera eta energiaren kontsumoa. Ikerketaren emaitzak modu bizkor, sortzaile eta argian aurkezten saiatu gara, eta Fabricando Mujeres dokumentala kaleratu dugu (hemen dago ikusgai). Maite, dokumentalaren protagonista, zure zain dago, nola fabrikatzen gaituzten azaltzeko: #NosFabrican. Halaber, SETEMekook kanpaina bat sortu dugu emakume idealaren prototipoak salatzeko eta Emakumeen fabrika izena eman diogu hari. Adibideen katalogo handia eduki nahi dugu. Horregatik, minutu bat eskatzen dizugu, adibideren bat bila dezazun eta #Nosfabrican hashtagarekin tuitea dezazun. Zinematik, komunikabideetatik edo publizitatetik josten gaituzten eta kontsumoarekin loturiko adibide guzti horiek bilduko ditugu erreklamazioen arloan. Eta kanpaina biribiltzeko, hautabideen tailer bat ere sortu dugu, Maiteren tailerra. Eskatzen dizugu, emakume idealaren prototipoa ezabatzeko bideoak, artikuluak edo beste material batzuk ezagutzen badituzu, zure estekak Alternatiben Laborategira gehi ditzazula, guztion artean zabal ditzagun. Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu Maiteren tailerra.
BIDEZKO MERKATARITZAKO OPARIA
Kidenda Bidezko Merkataritza
BIDEZKO MERKATARITZAKO OPARIA
Txartel digital hau bidezko merkataritza oparitzeko eta nahi duzunarekin partekatzeko erabil dezakezu. Erostean, kode bat jasoko duzu, eta kode hori gure online dendan bidal edo erabil daiteke ordainketa egiten denean. Txartel hau ordainketa gisa erabil daiteke gure dendan ditugun produktu guztietarako.
https://kidenda.org/es-productos-tienda#!/Regalos/c/15049006
Nortlan: Aseguru etiko eta solidarioak
Elkartasunerako Elkarcredit Elkartea
Nortlan: Aseguru etiko eta solidarioak
Zure aseguruak aldatzea guztia aldatzen du. Kontratatu zure aseguruak artekaritza arduratsuarekin, kudeaketa etikoarekin eta balioekin. Gainera proiektu sozialak finantzatzeko gure etekineko partea ematen dugu, zure asegurua kosta gehiago gabe. Esango balizu prezioa ordain dezakezula hain zuzen ere zure aseguruengatik, negozioetako etikagatik apustu egin dezakezula eta proiektu sozialen alde ager zaitezkeela, probatuko zenuke?. Euskadi lehen aseguru-artekaritza etikoa gara Ethsi aseguru etiko eta solidarioko, garapen arduratsuarekiko gure konpromisoak ziurtatzen ditueneko, zigiluarekin. Nortlan-ekin, aseguru-artekaritza etiko eta solidarioarekin, kontratatuz eragin dezakezu bermerik onenak zuri eskaintzeaz gain, zure aseguruek ondasun erkideagatik lan egin dezatela. Zure aseguruen kontratazioaren bidez proiektu sozialen alde agertzen zara. Nortlan-en, aseguru-artekaritza etiko eta solidarioan, konprometituta gaude % 100 gure ingurunea hobetzean eta horregatik, zuen aseguruak bihurtzen ditugu aseguru solidarioak. Zure aseguruen kontratazioaren bidez elkarte/asoziazio lokalek irabazteko asmorik gabe garatutako inpaktu positiboa gizartean|sozietatean sortzen duten proiektu sozialen alde agertzen zara. Zuk erabakia hartzen duzu, bakoitzak egonezin batzuk dituela eta aniztasunean ona dagoela uste dugunez gero.
ITURRITEK: galdara aldatzea. % 5eko deskontua
Iturritek
"Halako finantzaz nahi ditugu" - ‘Les finances que volem’ dokumentala, orain euskaraz
Elkartasunerako Elkarcredit Elkartea
"Halako finantzaz nahi ditugu" - ‘Les finances que volem’ dokumentala, orain euskaraz
Finantzaz Haratago sareak euskarazko azpitituluak sortu ditu Enclau sarearen ‘Les finances que volem’ dokumentala gozatu dezagun. ‘Halako finantzak nahi ditugu’ da euskarazko bertsioaren izena. Dokumental honek sistema finantzarioaren praktika txarrak biltzen ditu (etxegabetzeak, arma enpresetan inbertsioak, preferenteen iruzurrak). Horri aurre egiteko dauden alternatibak ere aurkezten ditu, finantza etikoak eta ekonomia sozial eta solidarioari lotutakoak, hain zuzen ere.
https://finantzazharatago.org/eu/les-finances-que-volem-dokumentala-orain-euskaraz/
Saldu zure pisua komisiorik gabe
Etikalia
Saldu zure pisua komisiorik gabe
Etxea saldu behar duzu edo norbait ezagutzen duzu? Etikalia higiezinen bitartekaritza berrasmatzen ari da, etxebizitzak saltzeko zerbitzu eraginkorrago, ekonomikoago eta etikoago batekin. Eraginkorragoa, inbertsio handia egiten baitugu zure pisuko iragarkiak ikusgarriago eta erakargarriago egiteko. Gainera, big data berezko tresna bat dugu, datuen araberako salmenta-prozesuan erabakiak hartzen laguntzeko, eta ez inpresioetan. Merkeagoa, ez dugulako komisiorik kobratzen emaitza ekonomikoetan oinarrituta, baizik eta gure lanagatik bidezko ordainsariak. Etikoagoa, zerbitzu bikaina eskaintzen dizugulako, zure etxebizitzaren prezioa edozein izanda ere, eta gure emaitzak neurtzen ditugulako, ez soilik ekonomiari dagokionez, baita gizarteari eta ingurumenari dagokionez ere. Bilbon eta Gasteizen gaude, kontsulta gaitzazu konpromisorik gabe
https://etikalia.es/vender-piso-sin-comisiones/?utm_source=REAS&utm_campaign=merkatusoziala_alquiler
Argazki erakusketa: ‘Finantza Etikoen koloreak’
Elkartasunerako Elkarcredit Elkartea
Argazki erakusketa: ‘Finantza Etikoen koloreak’
Finantzaz Haratago sareko kideok argi dugu beste mundu bat posible dela. Ez diogu esatearren soilik; hori hala dela frogatzen duten hamaika ekimen ezagutzen ditugu. Horregatik, ‘Finantza Etikoen koloreak’ argazki erakusketa sortu dugu, geure saretik haratago ekimen horiek ezagutarazteko. El Salvador, Nikaragua eta Euskal Herriko alternatibak ezagutuko ditugu, Aitor Lopez de Audikana argazkilariaren lanari esker. Badakigu banketxe konbentzionalen presentzia oso nabarmen eta aktiboa dela, eta zaila dela kapitalismoa ez den bestelako sistema bat irudikatzea. Erakusketa honek ikuspegi kritikoa sortuko duela espero dugu, elkarrekin gizarte sozialago eta jasangarriagoak sortzeko. Non ikus dezakegu erakusketa, baina? Berri onak! Egungo egoera dela eta, birtualki jarri dugu eskuragarri, nonahi gaudela ere gozatu ahal izateko.
Ekarri zure faktura Goienerrera!
GoiEner
Ekarri zure faktura Goienerrera!
Goiener, Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibara ekarri nahi baduzu zure elektrizitate faktura, konparaketa bat eskaintzen dizugu. Modu horretan, kooperatibara etorri aurretik, jakin ahal izango duzu zenbat ordainduko duzun gurekin. Gainera, zure tarifa edo potentzian optimazioaren bat egiteko aukera egonez gero, azalduko dizugu, agian beharrezkoa duzuna baino gehiago ordaintzen ari zara eta! Zure konparaketa jaso nahi baduzu, idatzi kontratuak@goiener.com helbidera eta esan REASeko Merkatu Sozialean ikusi gaituzula, ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan!
Bizikideak
Agintzari
Bizikideak
Programa honek gazte atzerritarrak artatu nahi ditu, etxebizitzaren aldetik zaurgarriak badira eta prozesu formatibo eta komunitario bat egiten ari badira. Gazte horietako gehienak kalean egon dira alarma egoeraren aurrean, eta bitarte honetan behin-behineko aterpeetan konfinatuta. Asmoa da gazte horiei irtenbide bat ematea, egoitza kolektiboak saihestuz, eta ikasle gazte unibertsitarioak dauden pisuetan eta belaunaldi arteko pisuetan bizikidetza sustatuz.