Zure lehen aldia da azokan?Nola bisitatzen da azoka birtual bat?

Oso erraza da, 3 atal dituzu:

ERAKUSLEIHO BIRTUALA

Euskadiko merkatu sozialaren eskaintza osoa aurkituko duzu hemen, produktu agroekologikoak eta bidezko merkataritzakoak, finantza-zerbitzuak, aholkularitza, energia, prestakuntza…

Sartu hemen eta aukeratu zuregana gehien egokitzen den ibilbidea: partikularra, enpresa edo administrazio publikoa. Sartzen zaren profilaren arabera, ekimen, produktu eta zerbitzu desberdinak agertuko zaizkizu.

Gainera, eskaintza aukera zabala izango duzu atal honetan, ez galdu, azokan zehar bakarrik egongo baitira aktibo!

AGENDA

Azaroaren 27tik abenduaren 18ra hainbat jarduera programatu ditugu, tartean tailerrak, aurkezpenak, eztabaidak eta proiekzioak. Batzuek plaza mugatuak dituzte, beraz, zoaz azkar izena ematera! Ezagutu programazio osoa hemen.

BAZKIDE GUNEA

REAS Euskadiko erakundeetako bazkideentzat sortu dugu espazio hau. Sarearen barruan jakintzak eta baliabideak partekatzeko gunea da, eta agenda propioa dugu, gure bazkideentzat interesgarriak diren gaiekin. REAS Euskadiko erakunderen bateko langilea, bazkidea edo boluntarioa bazara, hau da zure espazioa! Ikus ezazu hemen.