Merkatu alternatibo bat, modu arduratsuan erosteko eta kontsumitzeko

Gure ingurunea eraldatzeko gune bat, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak praktikan jarriz.

Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen-, finantzaketa-, banaketa- eta kontsumo-sare bat gara, irizpide etiko, demokratiko, feminista, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duena, ekonomia sozial eta solidarioko (ESS) enpresa eta erakundeek osatua, kontsumitzaile indibidual eta kolektiboekin batera.

Merkatu Sozialaren bilatzaile honetan hainbat sektoretako 90 erakundek baino gehiagok eskaintzen dituzten zerbitzuak eta produktuak aurkituko dituzu. Bilatzaile honen bidez, kontsumo kritikoa, kontzientea eta eraldatzailea sustatu nahi dugu, merkatu kapitalistaren logikatik ahal den guztia deskonektatzeko.

Merkatu Soziala REAS Euskadi sustatutako ekimena da. Helburua pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzurako jarduera ekonomiko alternatiboak bultzatzea da.

Ekimenaren laguntzaileak:

Diputación Foral BizkaiaDiputación Foral Gipuzkoa

Ezagutu gehiago
REAS Euskadi eta Merkatu Sozialari buruz hemen