Agenda 2020ko Azoka birtualaren egitaraua

Azaroa

Abendua

Ekitaldiak

UNBOXING MERKATU SOZIALA: Goizalde Landabaso eta ColectivaXXK

Unboxing, literalki, paketea zabaltzen esan nahi du. Fenomeno birala da sare sozialetan, eta, nola ez, azoka birtualean, ezin zitzaigun falta merkatu sozialeko unboxing bat. 

Lehen Unboxing honetan, Goizalde Landabasorekin batera, ikuspegi feminista kontuan hartzen duten merkatu sozialeko produktuak eta zerbitzuak ezagutuko ditugu. Lagunduko diguzu kutxan zer dagoen jakiten?

unbox merkatu soziala

Finantza Etikoen Koloreak: Boga Garagardo kooperatibarekin elkarrizketa

Pozaren distira dute. Finantzen sistema alternatiboko pertsonen aurpegietan ikusten da elkartasunean eta gizarte-onuretan oinarrituta funtzionatzen duela. Zoriontsuak dira itxaropenezko egunsenti bat dutelako, eta egunari amaiera ematen diotelako jakinda biharamun hobeago eta justuago bat dagoela.

Elkarrizketa honetan, Finantza Etikoen Koloreak erakusketa ezagutzeaz gain, Boga kooperatibari buruz ikasteko aukera izango dugu, Euskadiko zerbeza kooperatiboa eta artisaua.